EHUNKA IZARO

Izaro irla bat da, baita izena ere. Izaro Seychelle irlen inguruan aritzen den Bermeoko atunketari baten izena da; Izaro deitutako irla Bermeo eta Mundaka udalerrien artean dago, bai geografikoki, bai administratiboki. Izaro eskultura bat da, baita zine produktora ere.

 

Itsasoa.

Bi leku.

43°25’07.7″I 2°43’39.0″M

4°34’44.2″H 55°30’45.2″E

Itsasoak bi leku hauek urruntzen ditu, Izarok batzen dituena.

 

Baleak.

Baleen ehiza.

Baleen hezurrak; eraikuntzan dagoen itsasontzi baten exoeskeletoa.

 

Eraikina.

Eraikin baten hormigoizko exoeskeletoa.

Windsor dorrea.

 

Eskultura.

Izarok itsasoa ikuskatzen du.

 

Trainera.

Irlaren jabetza bi koordenaden artean banatzen da.

43°25’07.7″I 2°43’39.0″M

43°24’29.5″I 2°41’57.8″M

Banaketa itsasoan erabakitzen da: “hasta aquí llegan las goteras de Bermeo”

 

 

Buruhezurra.

Irlan ermita bat dago.

Itsasoko olatuek Izaro astintzen dute.

 

Izaro.

Izarok liburu bat hartzen du.

Izarok Izarori buruzko mapa bat marrazten du.

Zerumugan irla bat ikuskatzen da; monasterio baten hondamenak.

 

Ermita.

Boto-eskaintzak.

Hainbat boto-eskaintzak zintzilik daude; itsasoaren haserreaz babestearren eskainitako opagaia.

 

Izaro films.

Seychelle irlak.

 Itsasoz haraindiko paradisu ahaztuta: “un lugar estratégico”

 

 

Txuspo Poyo

http://www.txuspo-poyo.com

Txuspo poyo bertoko artista multidisziplinarra da. Historiatik, gertakizun erreal zein fiktizio zehar egituratutako errelato bisualak jorratzen ditu, hauen bidez gure imajinario kolektiboa helduz.

Izaro filmari buruz:

Izaro filmak berak izaro izenaren inguruan jositako mapa kontzeptuaka da, irudi eta ikus-entzunezkoen bidez eratuta.

Pasaden irailean, Izaro filma Donostiako Zinemaldian egon zen ikusgai eta aurtengo Zinebiko edizioan Bertoko Begiradak atalaren parte izan da.

Deja un comentario