Haizea Barcenilla eta Isusko Vivasen artikulua Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Uztaro aldizkarian.
«Artikulu honen zioa arte garaikidean sortutako euskarazko bibliografiaren ikuspegi orokorra ematea da. Horretarako, aldizkari akademikoak, monografia espezializatuak eta arte-zentro eta museoek ekoitzitako katalogoak eta bestelako argitalpenak aztertuko dira, irakurleari iturri eta baliabideak eskaintzeko asmoz. Horrekin batera, halako euskarazko produkzioak pairatzen dituen gabeziak eta arazoak aztertu eta konponbideak proposatzen saiatuko gara. Bigarren partean, konkretuki UEUren Uztaro aldizkarian (Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria), artearloko artikuluek izan duten oihartzuna aztertuko da.»
Testu osoa (PDF). Uztaro 100 (2017).