HEMEN. SORTZEAK EGITEN GAITU!

Jakin badakigu artea eta kulturaren arloa etengabe eraldatzen den eremua dela eta azken bolada honetan zenbait ekimen berri sortu dira Bilbon.

Urriaren 20an Hemen. deituriko espazioa inauguratu zen Alde Zaharreko Ronda kalean. Laborategia eta produkzio interdiziplinarra batzen dituen proiektu honek Cosmos izeneko diseinuaren inguruko galeria izan du aurrekoa eta orain internet bidez jarraitzen du aktibo.

Egun, artea eta diseinuaren inguruan aritzen diren bost sortzaileek hartu dute espazioa: Amaia Beldarrain, Ilustrazio eta argazkigintza ikasketak burutu dituenak Bilbon. Uxue Lopez-ek, Estela Miguel-ek eta Izaro Sola-k Arte graduaz gain, Keramika masterra burutu berri dute EHUko Arte Ederretako fakultatean, eta azken honek Eskultura alorrean Doktoregai delarik. Markel Gonzalez Diseinu graduaz gain, Keramika masterra egin du ere unibertsitate berean.

Haien eskutik ezagutuko dugu Hemen. espazioa, non bertan keramika, grafika eta ehunduren gurutzaketaren bidez ekoiztutako diseinuzko objektuak aurkituko ditugun.

Captura de pantalla 2017-11-02 a la(s) 22.51.13

(O.S.) Nola sortzen da Hemen.? Zer-nolako beharrak edo hutsuneak somatzen zenituzten?

(Hemen.) Unibertsitateko tailerrean topatu ginen eta masterra amaitzear zegoenean, ondoren etorriko ziren beharrei begira sortu genuen proiektua. Elkarrekin lan egitearen onurei men eginez, talde lanean jarraitu beharra genuelaz konturatu ginen. Proiektu komunetaz gain, bakoitzaren lan pertsonalari emango genion aberastasunaz ohartuz.

Urrunago jotzeko atakan kokatu ginen, gure egitea ogibide bilakatzekotan. Gure tailerra behar genuen, non bidea proiektu berriek egingo zuten, genituen zalantzak eta galderak moldatzeko asmoz. 

Argazkia: Hemen.

(O.S.) Teknika tradizionaleen aldeko hautaketa egiten duzue, zeintzuk dira aukera honen motibazioak? Nola harremantzen dituzue teknika hauek teknologia berriekin?

(Hemen.) Ogibideei lotutako gauza dela uste dugu, benetazkoa, eskuekin egindakoa, jatorrietara jo. Ez dugu tradizioa eta teknologien arteko harremana banaketa bezala ulertzen baizik eta uztarketaren aldekoak gara. Hausnartzeko gaia dela uste dugu kontsumoaren inguruan eztabaida irekitzekotan. Tekniken nahasteak, loturak, materialen topaketak… sormen lanetan gehiketan laguntzen dutela deritzogu.

(O.S.) Zer-nolako objektuak aurkituko ditugu zuen espazioan?

(Hemen.) Hemen.en lau teknika espaziok dute izena: grafikak, keramikak, ehungintzak eta egur tailerrak. Bertan sortutako lotura eta nahastetik sortutako oro topa dezakegu.

Sehilabeteko honetan, Basoa bilduman lanean gabiltza. Lanbroa topa dezakegu, keramikaz egindako zapaiko lanpara, edo Alea, barnealdea beiratua duen keramikazko objektua, bi alez osatutako konposaketan, metakrilato eta egurrez amaitutako loreontzia.

 Gure objektu propioez gain, antzeko proiektuetan dabiltzan bi sortzaile gonbidaturen lanak ere aurki daitezke erakusketa espazioan, gureekin elkarrizketan.

lanbroa

(O.S.) Objektuen ekoizpenez gain, bestelako ekintzak egiteko gogoa duzue?

(Hemen.) Bai, asmoa hori da. Sehilabeteko denboraldien barnean hainbat ekintza eskeintzen dira.

Bi sortzaile gonbidaturen objektuak ditugu, lehenengoak; Robert Fuster-en eskuz egindako koaderno objektuak eta Trinidad Contreras-en portzelanazko pitxiak. Baita Bilbokoa den  Espacio Nuka-rekin elkarlanean aritutako textilak.

Sortzaile gonbidatuek asteburu bakarreko tailer intentsiboak emango dituzte: bertan euren egiteko modu eta prozesuak ikasteko eta partekatzeko aukera eskeiniz.

Argazkia: Lanbroa. Hemen.

Hortaz gain, material eta teknikei hurbiltzeko tailerrak eskeiniko ditugu, Hemen.eko partaideen eskutik. Laborategiak bezala izendatzen ditugu, edonori gonbitea zabalduz.

(O.S.) Zeintzuk izango dira zuen hurrengo urratsak?

(Hemen.) Laborategian sortutako aurreikustea ez da batere lan erraza, sortzeak modu espezifikoak dituen harren, manera guztiek balio bait dute. Ez dugu ezta zoriaren gain uzten gure produkzioa.

Momentuz sortutako objektuek ekoizpenean gabiltza, Basoa bilduman. Edizio txikian lan egiteak duena da, ekoizpen aktibo bat behar duela denbora osoan. Baina badira labean eta gure buruetan forma hartzen ari diren proiektu berriak, ez bait gara ia inoiz gelditzen.

Gehiago jakiteko:

Erronda kalea, 12 (Bilbo).

Facebook eta Instagram plataformetan, @proyectohemen. izenpean.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s